Archivos para diciembre, 2009

Azken Hausnarketa Lana

Publicado en klaseko lanak con etiquetas , el diciembre 18, 2009 por edortainsunza

Azken Hausnarketa Taldean Ikasitako baliabide teknologikoek, hainbat erabilera ezberdin dituzte hezkuntza munduan. Blogak adibidez, ikasleen tabloi bezala erabiltzeko aukera eskaintzen du, bertan, beraien lanak argitaratzeko aukera dute eta baita ikaskideek euren berri izatekoa. Mapa kontzeptualei dagokienez, “C-map tools” programa erabiliz, askoz ere errazagoa eta garbiagoa izango da era honetako mapak egitea. Bideo eta audio txertaketei dagokienez bestalde, edozein lanetan adibideren bat jarri nahi badugu baliabide hauek erabiliz, oso erabilgarri bilakatuko da. Ikaskideen blogei errepaso bat emanez, orokorrean denak antzerakoak direla ikusi dugu. Noski batzuk besteek baino garrantzi handiagoa eman diotela lanari baina batazbestekoari dagokionez lan txukuna egin dela ikusten da. Taldekideon helburu zein espektatibei dagokienez, orokorrean denok bete ditugula esan ahal da. Teknologi berriek eskaintzen dituzten erraztasunei buruz asko ikasi dugu eta etorkizunean erabiliko ditugun baliabiden berri ere jaso badugu. Aspektu ez hain positiboei dagokienez, bideo zein musika arloak gehiago sakonduko genituela espero genuen.

WEBQUEST-a

Publicado en klaseko lanak con etiquetas , el diciembre 10, 2009 por edortainsunza

HF Lehen Hezkuntzan lantzeko ariketak

Aurki……..Airbourne Bilbon

Publicado en Festibalak eta kontzertuak con etiquetas el diciembre 3, 2009 por edortainsunza

Aurki Airbourne talde australiarra Bilbon ikusteko aukera izango dugu, Santana 27an Boluetan.

Airbourne hard rocke-eko talde bat da, australian sortutakoa Warrnambool herrian.

Beraien lehen EPa 2004.urtean argitaratu zuten “Ready To Rock” eta ikaragarrizko boom-a izan zuten. Urte bete geroago, 2005ean Capitol Records diskografiarekin 5 albumen kontratua lortu zuten eta bertatik aurrera, mundu mailako hainbat talde ezberdinak teloneatu dituzte: Rolling Stone, Motley Crue… eta udako hainbat jaialditan ere jotakoak dira. Gure ingurunetik gertuena pasaden urteko Kobeta Sonic jaialdian. Jaialdi honetatik pasatu ondoren 2008ko ekainaren 23an urte bete beranduago beraien lehen LPa argitaratu zuten “Runnin´ Wild”.

Hementxe daukazue AC/DC estiloko beste talde autraliar bat.

Bideoaz Gozatu!!!!!!!

Seguir

Get every new post delivered to your Inbox.